Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Poliziak gazte bat atxilotu du Lizarrako gazte independentisten manifestazioan

Atzo abuztuak 4 asteartea, Lizarrako festetan, gazte independentistek 30. urteurrena ospatzeko ,egin behar genuen manifestaldi musikaria, guardia zibila golpez desegin du.

txakurrek, gazte bat atxilotu behar zutenean, (pankarta eramateagatik) lizarrako gazteria hauen kontra jo du eta liskar handia egon ondoren gaztea aske uztea lortu dugu.

gazte hau aske utzi ondoren guardia zibila beste gazte baten aurka jo du eta beste gazte hau atxilotu dute (patrolaren kristala hausteagatik eta mani ilegal batean egoteagatik) eragotziz.

gaur asteazkena 5, oraindik gaztea atxilotua dabil. gainera guardia zibilak ez digute non eta nola dagoen gaztea.

Lizarrako gazteria nazkatutak gaude joera errepresibo hauekin. ez dugu gure herrian guardia zibilik eta foralik nahi. gazteak argi daukagu gure etorkizuna aldatzeko dagoen aukera bakarra borroka dela, independentzia lortzeko.

EUSKAL GAZTERIA EZ DAGO SALGAI
ATXILOTUA ASKATU!!!

______________________________________________________________________

El martes 4, a las 20:00 empezo una manifestacion desde autobuses a la que la policia guardia civil en la plaza santiago disolvio a su modo "a hostias".
se intentaron llevar a un joven por llevar la pancarta, pero por la lucha de tod@s se consiguio que lo soltasen.
de mientras, los picoletos ya habian detenido a un segundo joven que le acusan de atentado a la autoridad, daños y desordenes publicos.
el joven todavia hoy jueves 6 a las 10:00 sigue en dependencias policiales para pasar a disposicion judicial.
NO NOS PODRAN CALLAR !!
ATXILOTUA ASKATU!!!

LIZARRAKO JAI HERRIKOIAK '09

lizarrako txosnak '09

Iadanik badago aurtengo Lizarrako jai herrikoien egitaraua. txosnak antolatzen dituzten kolektiboak (ultima alternativa, begibistan, bilgune feminista, lizarrako gaztetxea, askatasuna, segi, ekologistak martxan, aek, ama baratza eta adierazpen askatasuna) jaietan ondo pasatzea espero dugu, pasatu gabe.
ez dago esan beharrik txosnetan ez dela jarrera homofobo, ez sexistarik onartzen. jarrera edo eraso sexista ikusten badugu salatu eta ez isildu!!!!
bestalde, kontuz ibili llanosetako kanpan azken urteetan guardia zibila eta foruzaingoa, gazteak katxeatzen eta intimitatzen aritu baidira. errepresioa ez da bidea, ez isildu eta salatu!!!

__________________________________________________________________
Ya llegan las fiestas. los colectivos que organizan las txosnas (ultima alternativa, begibistan, bilgune feminista, lizarrako gaztetxea, askatasuna, segi, ekologistak martxan, aek, ama baratza eta adierazpen askatasuna) esperamos que os lo paseis bien pero sin pasaros.
no hace falta recordar que en las txosnas no se permite ninguna actitud homofoba ni sexista, si vemos alguna agresion o actitud sexista pedimos que no nos callemos y se denuncie.
por otro lado, andaros con cuidado por la campa de los llanos ya que los ultimos años la guardia civil y los forales andan cacheando y multando a todos los jovenes que estan en los llanos. la represion no es la solucion, no te calles y denuncialo.

EGITARAUA / PROGRAMACION

-OSTEGUNA 30 "JAI HERRIKOIEN ALDEKO EGUNA"

23:00 txupinazo + ekitaldia (kolektibo bakoitza 2 minutuko textua irakurriko du eta jaiei sarrera emango zaio.)
24:00 kontzertuak: JEIMON TURK BAND, MDO eta BIOK

-OSTIRALA 31 "KOLEKTIBOEN EGUNA"

12:30 bazkari prestaketa (gora autogestioa)
14:00 herri bazkaria
16:30 kosetxa radiactiva
19:00 kalegira lizarrako elektrotxarangarekin
24:00 kontzertuak: HOTZ, LAS KULEBRAS eta IMPEKABLES

-LARUNBATA 1 "FESTA EGUNA"

18:00 txiste poteo, trikitizarekin
24:00 kontzertuak: IKARA, LA PURRIA eta KEROBIA

-IGANDEA 2 "RESAKA EGUNA"

18:00 txistorrada
20:30 jam sesion
23:00 lizarraldeko musika taldeen kontzertua: RUA 44 eta SUPERSAT

-ASTELEHENA 3 "PRESOEN ALDEKO EGUNA"

14:00 presoen aldeko bazkaria
16:00 kalegira

24:00 kontzertua la bota elkarte berrian.

-ASTEARTEA 4 "BORROKA EGUNA"

20:00 gazteen mania: 30 urte borrokan antolakuntzan
22:00 gazte errebeldeen afaria: 30 urte ez direlako ezer

JAI HERRIKOIEN ALDE

txoznak

Berriro ere Lizarrako jaiak iristean dira, jende askorentzat urteko egun zoragarrienak. Zazpi egun non Lizarra herria (gazte, heldu eta zahar) txuriz eta gorriz janzten dena. Lizartarrak, egun hoietan, aktibitate askotan parte hartzeko aukera dute, baina zoritzarrez (udaletxearen erruz) ez dute beren aktibitateak antolatzeko aukera handia izan. Badirudi udaletxeak urtero antolatzen dituen ekintzak (entzierroa, suziriak, bajadika del puy, berbena...) bakarrik lizarrako jai egitaraua dela. Gainera udaketxeak antolatzen dituen ekintzak ez dira oso herrikoiak, gazteontzako aktibitate oso murriztuak antolatzen dituztelako, animaliak errespetatzen ez dituztelako eta kultura mespreziatzen dutelako.
Guk gure festak antolatzeko aukera nahi dugu. Gazteok jai herrikoi batzuk nahi ditugu.
Hau da, lehendabizi jaiak parekideak izan behar dira. Horretarako jaietan emakumeen parte hartzeko eskubidea aldarrikatuko dugu jaiak guztionak eta guztiontzat izan behar direla gehituz. Era berean jaien propagandetan eduki sexistekin, jarrera matxistekin eta eraso sexistekin amaitu beharra dago denen artean gure herriko festak parekideak antolatzeko.
Bestalde jai herrikoiak izateko festetan gure kultura gogoan izan behar dugu. Euskara hizkuntza goraipatu, babestu eta garrantzitsuena, hitz egin beharra daukagu. Herri bat bizirik iraunteko, bere hizkuntza eta ohiturak egunero kaleratu behar ditugulako.
Gure kultura ez da zezenei ordu t'erdian egiten dizkioten basakerietan oinarritzen. Gure kultura betidanik animaliak babestu ditu. Hau da ama lurran oinarritzen da. Horregatik txozna gunean edalontzi birziklagarriak erabiltzen ditugu.
Horretaz aparte musika herrikoia goraipatu eta ahal den heinean indartuz, jai herrikoiak duten izaerara urbilduko gara. Gure ustetan musikarekin ezin da negozio zikina egin eta are gutxiago espekulatu (SGAE egiten duen bezala). Ez dugu onartzen berbena batean 9 edota 18 mila euro artean gastatzea, gero kolektiboei subentzio penagarriak emateko.
Bestenaz, jai herrikoiak errebindikatiboak izan behar dira. Jaietan ezin dugu urtean zehar aurrera egin ditugun borrokak alde batera utzi eta ezer gertatu ez balitz bezala mozkortu eta bastertu. Festetan urtean zehar egin ditugun borrokak inoiz baino gehiago kaleratu behar dira, turistei, jende pasiboari edota udaletxeari jai egunetan plazaratzeko, eta ez garela nekatzen, ez amore ematen ere argi usteko.
Amaitzeko, festak, herritarren partaidetzan oinarritu behar dira, bai jaiak antolatzean eta baita jai egunetan. Hau da, Festak irekiak izan behar dira, adin, izaera, joera eta pentsaera guztietako herritarrek aste honetan izan beharko lukete non ase euren festarako egarria.

JAIAK BAI, BORROKA ERE BAI!!!

CINE DOMINGOS "cine para reflexionar"

uda dela eta, zine txiroa oporrak hartuko ditu, baina lasai, irailean berriz hasiko da.
Hori dela eta, igandeetan zine kormertziala ikusiko dugu, hala ere zine honek ez du inork defraudatuko.
begibistan kolektiboa arduratuko da filmeak hautatzen
IGANDERO: 20:30
_________________________________________________________________

Con motivo del verano la emisión de cine pobre coge vacaciones hasta septiembre , no por ello en el gaztetxe se va a dejar de proyectar cine los domingos.
A partir de ahora y hasta que comience el cine pobre , se verán películas que podrían ser mas comerciales pero que no decepcionaran a nuestro exigente publico .
Desde el colectivo begibistan se están seleccionando largometrajes que ya sea por su composición o por su temática llaman a la reflexión y no dejaran indiferentes a quien quiera acercarse hasta el gaztetxe a pasar un rato agradable .
Todos los DOMINGOS a las 20:30.

EKOZINEMALDIA '09

ekozinemaldia

Aurten 1.go aldiz lizarrako 4 kolektibo(amabaratza, begibistan, gazte asanblada eta ekologistak martxan) ekozinemaldian eskaini diren dokumental batzuk ekartzea pentsatu dugu. zinemak eskaintzen dizkigun aukerak baliatuz zor ekologikoaren gaia jorratu nahi genuke zinemaldi honetan. herrialde garatuok gure kontsumo eredu eta gure transnazionalen jarduerarekin, herrialde txiroen natura eta ingurugiroa hondatzen ari garelarik sortzen da zor ekologikoa. dokumental ederrak baliatuz, amerika, asia eta afrikako hainbat gai desberdinak agertuko dira: urtegiak, erregaien ustiapenak, karbono hobiak, meagintza, energia eta klima aldaketa, besteak beste.

UZTAILA 2: KOKOEN IRAULTZA
UZTAILA 9: KAMPESINAS SEMILLAS DE CAMBIO
UZTAILA 16: YINDABAD
UZTAILA 23 EL MUNDO SEGUN MONSANTO

ostegunetan 22:00-etatik aurrera los llanos-en la hormiga tabernan. ANIMATU!!
____________________________________________________________________

Este año se decidio traer entre los colectibos (amabaratza, begibistan, gazte asanblada y ekologistak martxan) un pequeño resumen de lo que fue el ekozinemaldia 2009. ekozinemaldia es un intento de profundizar en el concepto de deuda ecologica desde casos concretos y desde la posibilidad que nos brinda el cine, pues nos posibilita el visualizar los impactos y la magnitud de estos, orir de propia voz de afectad@s, ecoactivistas y expert@s, impresiones, sentires, evolucion historikas...
daran diferentes tematicas (embalses, extraccion de hidrocarburos, sumideros de carbono, mineria, produccion energetica y cambio climatico...) en distintos paises y tambien conceptos como la soberania alimentaria.

julio 2: la revolucion de los cocos
julio 9: campesinas, semillas de cambio
julio 16: yindabad
julio 23: el mundo segun Monsanto

los jueves a partir de las 22:00 en los llanos la lado de la "hormiga".

MALABARE TAILERRA/TALLER DE MALABARES

malabar tailerraUztaileko ASTEAZKEN guztietan 18:00etan pinupe gaztetxean, nahi duena malabarekin ibiltzeko edota ikasteko aukera izango dugu. bakoitzak bere malabareak gaztetxera igoko ditu eta denon artean malabareak egitea ikasiko dugu.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!
___________________________________________________________________

Los MIERCOLES de JULIO a las 18:00 en el pinupe gaztetxe, aprenderemos entre tod@s a hacer malabares (mazas, bolas, monociclo...). cada un@ tendra que subir los malabares para que tengamos de todo tipo de malabares.
ANIMATE Y PARTICIPA

LARRU TAILERRA/ TALLER DE CUERO

taller de cueroUztailak 2 osteguna,20:00tan gaztetxean larruzko tailerra eskainiko da. larruz egindako karterak, pultserak... ikasteko aukera izango dugu.

_____________________________________________________________________

El jueves 2 de Julio,a las 20:00, en el gaztetxe habra taller de cuero para todo el que se anime. nos enseñaran ha hacer carteras, pulseras... con cuero.
ANIMATE Y PARTICIPA!!!!

ZINE TXIROA Igandean 20:30 CINE LIBRE (dia 28 de junio)

MUJERES DE LA GUERRILLA
--------------------------
A través del relato de diez ex-combientes guerrilleras de la Revolución, se describe la procedencia humilde de estas mujeres, los hechos que empujaron su incorporación a la lucha activa, su estancia en la misma y posterior incorporación a la sociedad hasta nuestros días. Historias de mujeres.

ESKOLA IBILTARIA 09. LIZARRA-ARBIZU UZT. 2-3-4

Eskola Ibiltaria Ikasle Abertzaleak-ek uda oro antolatzen duen hiru egunetako ekimena da. Hiru egunetan zehar Euskal Eskola Nazionala irudikatzea eta bizitzea dugu xede, eta hartara bere lema “Euskal Herria da gure eskola” izatea. Euskal Herriko zonalde bat zeharkatu eta ibilbidean zeharkatzen ditugun flora, fauna, herriak, eta bertako jarduera sozio-ekonomikoak ezagutzea dugu xede, beti ere euskaraz eta eredu pedagogiko ezberdinak landuz (hitzaldi, tailer, eztabaida,…). Aurtengoa 10. edizioa izango da.

Aurtengo Eskola Ibiltaria

Aurten Lizarran hasi eta Arbizuraino joango gara oinez. Urbasa bera ere igaroko dugu. Bigarren gauen bertan lo egiteko aukera izango dugu, eta era berean, Aranatze, Bakaiku eta Arbizu herriak ezagutuko ditugu. Sekretuz eta txoko politez betetako inguruak ditugu zain, eta ikasteko eta ikusteko gauzak sobera izateaz gain, badago sorpresa bat edo beste gure zain, paraje haietan.

Oharrak:
Motxilak furgonetan eramango dira, lo-lekuraino. Beraz, eraman motxila txiki bat ibilaldian zehar beharrezkoak eramateko.
Matrikulazioan gosariak eta afariak sartzen dira, baina bazkariak norberaren esku geratzen dira.
Lo egiteko zakua eta esterila eraman behar dira.
Platerak eta kubiertoak norberak bereak eraman behar ditu.
Edozein duda badaukazu, galderak, aipatzeko edozer, idatzi: eskolaibiltaria@ikasleabertzaleak.org helbidera. Eman izena!

non dago jon? mani nazionala 17:30 donistia boulebar. kedada estacion de bus 15:00

non dago jon?

Ion Anza euskal iheslari politikoa, preso ohia eta militantearen desagerketa luzatzen ari da astez aste. Hasieran egindako adierazpen eta agerraldietan hipotesi guztiak zabalik uzten bagenituen ere, aste hauetan guztietan iritzi publikoari jakinarazi zaizkion informazioek Ionen desagerketa ez dela zoriaren ondorioa izan esaten digute.

Aro errepresibo gogorra bizi dugu Euskal Herrian, torturak eta legez kanporatzeak, espetxeetan ematen diren muturreko egoerak eta kolore guztietako polizien jazarpenak. Testuinguru honetan eman dira besteak beste Juan Mari Mujika iheslari politikoaren bahiketa abenduan eta Lander Fernandez euskal preso politiko ohiaren bahiketa maiatzean. Antzeko kasu gehiago ere eman dira hilabeteotan.

Testuinguru errepresibo honetan, eta Ionen aferan eskuartean ditugu informazioak kontuan izanik, Ionen desagerketan gerra zikinaren zantzu argia daudela esan nahi dugu.

Zentzu honetan, ekainak 13, larunbata, arratsaldeko 17:30etan Donostiako Boulebarretik aterako den nazio manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen dugu. horretarako Lizarrako askatasunak autobus bat antolatu du manifeltaldira joan nahi duen jendearentzako. autobus geltokian 15:00tan gelditu da denok joateko.
apuntazeko berri edo katxetas tabernan eta gaztetxean.

______________________________________________________

askatasuna de lizarra ha organizado un autobus para ir ha donostia a la mani nazional el sabado 13, a las 17:30 en el bule. para apuntarse hay carteles en el berri, katxetas y el gaztetxe.

la kedada es para las 15:00 en la estacion de autobuses.

desaparecido? torturado? asesinado? zer egin duzue jonekin?