non dago jon? mani nazionala 17:30 donistia boulebar. kedada estacion de bus 15:00

Ion Anza euskal iheslari politikoa, preso ohia eta militantearen desagerketa luzatzen ari da astez aste. Hasieran egindako adierazpen eta agerraldietan hipotesi guztiak zabalik uzten bagenituen ere, aste hauetan guztietan iritzi publikoari jakinarazi zaizkion informazioek Ionen desagerketa ez dela zoriaren ondorioa izan esaten digute.
Aro errepresibo gogorra bizi dugu Euskal Herrian, torturak eta legez kanporatzeak, espetxeetan ematen diren muturreko egoerak eta kolore guztietako polizien jazarpenak. Testuinguru honetan eman dira besteak beste Juan Mari Mujika iheslari politikoaren bahiketa abenduan eta Lander Fernandez euskal preso politiko ohiaren bahiketa maiatzean. Antzeko kasu gehiago ere eman dira hilabeteotan.
Testuinguru errepresibo honetan, eta Ionen aferan eskuartean ditugu informazioak kontuan izanik, Ionen desagerketan gerra zikinaren zantzu argia daudela esan nahi dugu.
Zentzu honetan, ekainak 13, larunbata, arratsaldeko 17:30etan Donostiako Boulebarretik aterako den nazio manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen dugu. horretarako Lizarrako askatasunak autobus bat antolatu du manifeltaldira joan nahi duen jendearentzako. autobus geltokian 15:00tan gelditu da denok joateko.
apuntazeko berri edo katxetas tabernan eta gaztetxean.
______________________________________________________
askatasuna de lizarra ha organizado un autobus para ir ha donostia a la mani nazional el sabado 13, a las 17:30 en el bule. para apuntarse hay carteles en el berri, katxetas y el gaztetxe.
la kedada es para las 15:00 en la estacion de autobuses.
desaparecido? torturado? asesinado? zer egin duzue jonekin?


Zabaldu
del.icio.us