Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ESKOLA IBILTARIA 09. LIZARRA-ARBIZU UZT. 2-3-4

Eskola Ibiltaria Ikasle Abertzaleak-ek uda oro antolatzen duen hiru egunetako ekimena da. Hiru egunetan zehar Euskal Eskola Nazionala irudikatzea eta bizitzea dugu xede, eta hartara bere lema “Euskal Herria da gure eskola” izatea. Euskal Herriko zonalde bat zeharkatu eta ibilbidean zeharkatzen ditugun flora, fauna, herriak, eta bertako jarduera sozio-ekonomikoak ezagutzea dugu xede, beti ere euskaraz eta eredu pedagogiko ezberdinak landuz (hitzaldi, tailer, eztabaida,…). Aurtengoa 10. edizioa izango da.

Aurtengo Eskola Ibiltaria

Aurten Lizarran hasi eta Arbizuraino joango gara oinez. Urbasa bera ere igaroko dugu. Bigarren gauen bertan lo egiteko aukera izango dugu, eta era berean, Aranatze, Bakaiku eta Arbizu herriak ezagutuko ditugu. Sekretuz eta txoko politez betetako inguruak ditugu zain, eta ikasteko eta ikusteko gauzak sobera izateaz gain, badago sorpresa bat edo beste gure zain, paraje haietan.

Oharrak:
Motxilak furgonetan eramango dira, lo-lekuraino. Beraz, eraman motxila txiki bat ibilaldian zehar beharrezkoak eramateko.
Matrikulazioan gosariak eta afariak sartzen dira, baina bazkariak norberaren esku geratzen dira.
Lo egiteko zakua eta esterila eraman behar dira.
Platerak eta kubiertoak norberak bereak eraman behar ditu.
Edozein duda badaukazu, galderak, aipatzeko edozer, idatzi: eskolaibiltaria@ikasleabertzaleak.org helbidera. Eman izena!


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzun bat »

  1. ze ondo — 2009-08-14 - 11:31:54 GMT 1

    lizarrako gazte bat nahiz, eskola ibiltarian egon nintzen eta lagun asko egin genituen. oso ondo pasa genuen egun hoiek. gainera azken egunean kriston parranda egin genuen arbizun. gazte guztioi animatzen dizuet hurrengo gazte eskolan parte hartzeko.
    GORA EUSKAL ESKOLA NAZIONALA!!!!!

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>