Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

JAI HERRIKOIEN ALDE

txoznak

Berriro ere Lizarrako jaiak iristean dira, jende askorentzat urteko egun zoragarrienak. Zazpi egun non Lizarra herria (gazte, heldu eta zahar) txuriz eta gorriz janzten dena. Lizartarrak, egun hoietan, aktibitate askotan parte hartzeko aukera dute, baina zoritzarrez (udaletxearen erruz) ez dute beren aktibitateak antolatzeko aukera handia izan. Badirudi udaletxeak urtero antolatzen dituen ekintzak (entzierroa, suziriak, bajadika del puy, berbena...) bakarrik lizarrako jai egitaraua dela. Gainera udaketxeak antolatzen dituen ekintzak ez dira oso herrikoiak, gazteontzako aktibitate oso murriztuak antolatzen dituztelako, animaliak errespetatzen ez dituztelako eta kultura mespreziatzen dutelako.
Guk gure festak antolatzeko aukera nahi dugu. Gazteok jai herrikoi batzuk nahi ditugu.
Hau da, lehendabizi jaiak parekideak izan behar dira. Horretarako jaietan emakumeen parte hartzeko eskubidea aldarrikatuko dugu jaiak guztionak eta guztiontzat izan behar direla gehituz. Era berean jaien propagandetan eduki sexistekin, jarrera matxistekin eta eraso sexistekin amaitu beharra dago denen artean gure herriko festak parekideak antolatzeko.
Bestalde jai herrikoiak izateko festetan gure kultura gogoan izan behar dugu. Euskara hizkuntza goraipatu, babestu eta garrantzitsuena, hitz egin beharra daukagu. Herri bat bizirik iraunteko, bere hizkuntza eta ohiturak egunero kaleratu behar ditugulako.
Gure kultura ez da zezenei ordu t'erdian egiten dizkioten basakerietan oinarritzen. Gure kultura betidanik animaliak babestu ditu. Hau da ama lurran oinarritzen da. Horregatik txozna gunean edalontzi birziklagarriak erabiltzen ditugu.
Horretaz aparte musika herrikoia goraipatu eta ahal den heinean indartuz, jai herrikoiak duten izaerara urbilduko gara. Gure ustetan musikarekin ezin da negozio zikina egin eta are gutxiago espekulatu (SGAE egiten duen bezala). Ez dugu onartzen berbena batean 9 edota 18 mila euro artean gastatzea, gero kolektiboei subentzio penagarriak emateko.
Bestenaz, jai herrikoiak errebindikatiboak izan behar dira. Jaietan ezin dugu urtean zehar aurrera egin ditugun borrokak alde batera utzi eta ezer gertatu ez balitz bezala mozkortu eta bastertu. Festetan urtean zehar egin ditugun borrokak inoiz baino gehiago kaleratu behar dira, turistei, jende pasiboari edota udaletxeari jai egunetan plazaratzeko, eta ez garela nekatzen, ez amore ematen ere argi usteko.
Amaitzeko, festak, herritarren partaidetzan oinarritu behar dira, bai jaiak antolatzean eta baita jai egunetan. Hau da, Festak irekiak izan behar dira, adin, izaera, joera eta pentsaera guztietako herritarrek aste honetan izan beharko lukete non ase euren festarako egarria.

JAIAK BAI, BORROKA ERE BAI!!!


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>