Lizarrako 3 gazteak ez dira joan ADN frogak egitera
Lizarrako hiru gazte hauek abuztuaren 24an jaso zuten epaitegira joan eta ADN frogak egiteko deia. Lizarrako jaietan kalejira batean parte hartzeagatik guardia zibilaren kuarteletik pasa behar izan zuten lehenago. Defentsa abokatuak jarritako helegiteari esker gaur ez dute epiategira joan beharrik izan, baina kasuak aurrera darrai. Laugarren gazte ere badago inputatuta. apurtu.orgi gazteak egindako adierazpenetan "ADN frogak egiteak inolako justifikaziorik" ez duela esan du. Komisaldegian eta epailearen aurrean ere aurrez uko egin zioten ADN frogak egiteari, gazteak adierazi duenez. Bestalde guzti honen atzean kontrol soziala handitu eta gazteez osatutako fitxa poliziala osatzeko asmoa egon daitekeela ere esan du. "Desordena publikoak" eta "atentatua autoritateari" egozten zaie gazteei.


Zabaldu
del.icio.us